Zer da Plan Orokorra?
Zer da Plan Orokorra?
Hiri antolamenduko plan orokorra, Astigarragako udalerria arautu eta antolatuko duen funtsezko tresna da.
Dokumentu juridikoa da, Astigarragako udalerriko lurzoruaren eta eraikin guztien erabilera agertzen duena.
Udalerria antolatzeko tresna da eta udalaz gaindiko indarrean dagoen legediarekin bat etorriz, lurraldearen egitura orokorra definitzen du, lurzorua sailkatuz eta haren erabilerak ezarriz.
Planak 5 fase ezberdin ditu, nahitaez bete beharrekoak direnak: diagnostikoa, aurrerapena, behin-behineko onarpena, hasierako onarpena eta azkenik, behin betiko onarpena.
Plan orokorraren dokumentua, onartu eta gero, funtsezkoa eta beharrezkoa da eragile guztientzako (pertsonak, enpresak…) udalerrian bizi edo jokatu nahi dutenentzat.
Plan orokorrak udalerriaren hazkundea eta etorkizuna kontutan hartu behar ditu. 10 urteko indarraldia izango du. Beraz, orokorra eta irismen handikoa da.