Lantaldea

Lantaldea

Plan Orokorra berrikusteko prozesua askoren arteko lankidetzaren bidez gauzatuko da. Hiru partdaide nagusi bereiz ditzakegu: herritarrak eta Aholku Batzordea; idazketa taldea; eta Udala.

Herritarrak eta Aholku Batzordea

Herritarren parte hartzea ezinbestekoa da prozesu honetan. Nahi duten herritar guztiek parte hartu ahal ziango dute partaidetza prozesuan antolatzen diren saio eta bileretan.

Horrez gain, Udalak Hirgintzako Aholku Batzordea sortu du , herriko eragileek, udal teknikariek eta zinegotziek osatzen dutena. Batzorde horren egitekoa izango da plan orokorra berrikusteko prozesuaren hainbat unetan iritzia eman eta txostena egitea.

Hemen duzu Astigarragako Udal Planeamenduari buruzko Aholku Batzordearen Araudia (GAO 2021-01-12). Bertan daude zehaztuta batzorde horren eginkizunak ,osaera eta gainerako xehetasunak.

Idazketa taldea

Udalak hainbat diziplinatako adituak biltzen dituen idazketa talde bat kontratu du, pan orokorra berrikusteko prozesua bideratu eta eginbeharreko txosten eta proposamenak teknikoki lantzeko. Talde horretan arlo hauetako adituak daude: arkitektura eta hirigintza, hirigintzako araubidea, ingurumena, sozioekonomia, genero berdintasuna, euskara, partaidetza...

Udala

Plan orokorra berrikusteko prozesuan parte hartuko dute udal departamentuetako teknikariek (iritzia emateko, proposamenak egiteko eta txostenak lantzeko) eta korporazioko kideek (dagozkien organoetan hartu beharreko erabakiak hartzeko.