Berriak
Atzealdea Saio irekia otsailaren 3an alternatibak lantzeko
2012·01·22
2021eko urritik abendura Plan Orokorra berrikusteko hainbat urrats egin ziren. Batetik, diagnostikoa aurkeztu zen eta, bestetik, diagnostikoa osatzeko herritarren iritzi eta ekarpenak jaso ziren. Horretarako tailer irekiak egin ziren, karpa informatiboak jarri eta galdetegia zabaldu zen.
Informazio hori guztia landu ondoren, alternatibak lantzeko unea iritsi da. Horretarako, otsailaren 3an saio irekia egingo dugu, Erribera kulturgunean, arratsaldeko 18:00etan, prestatu diren alternatibak aurkeztu eta lantzeko. Astigartar guztiak gonbidatuta zaudete.
Plan Orokorra udalerrirako plangintza-tresna oso garrantzitsua da, izan ere, lurraldea modu integralean antolatzeko balio duen hirigintza-araudia da eta, horren bidez, lurzoruaren erabilera ezberdinak definitzen dira, baita hurrengo urteetarako udalerrirako ekipamendu-sistema ere.
Plan orokorra berrikusteko prozesuan ezinbestekoa da herritarren partehartzea, guztioi dagokigulako etorkizuneko Astigarraga marrazteko erantzukizuna.
Saio irekiaren aurretik Astigarragako Plangintzako Aholku Batzordearekin saio berezia egingo da eta ondoren batzorde kideek eta herritarrek saio irekian parte hartuko dute.