Agenda

Atzealdea Saio irekia alternatibak lantzeko

Diagnostikoa amaitu ondoren, hainbat alternatiba landuko ditugu
03 OTS

2021eko urritik abendura Plan Orokorra berrikusteko hainbat urrats egin ziren. Batetik, diagnostikoa aurkeztu zen eta, bestetik, diagnostikoa osatzeko herritarren iritzi eta ekarpenak jaso ziren. Horretarako tailer irekiak egin ziren, karpa informatiboak jarri eta galdetegia zabaldu zen.

Informazio hori guztia landu ondoren, alternatibak lantzeko unea iritsi da. Otsailaren 3ko saio irekian prestatu diren alternatibak aurkeztu eta landuko ditugu. Astigartar guztiak gonbidatuta zaudete.

Saio irekia, alternatibak lantzeko

  • Eguna: otsailak 3
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Erribera kulturgunea