Berriak
Plan orokorraren diagnostikoa aurkeztu eta ekarpenak egin ditugu gaurko saioan, ekarpen interesgarriak
2021·10·27
Plan orokorra berrikusteko prozesuaren barruan, diagnostikoa aurkeztu eta ekarpenka egiteko saioa egin dugu gaur, urriaren 27an, Erribera kulturgunean. 17:30ean Hirigintzako Aholku Batzordeari diagnostikoa aurkeztu diogu.
Aurkezpenaren ondoren herritarren iritzi eta gogoeta interesgarriak entzun ditugu. Zer eman du aurreko plen orokorrak? Biztanleriaren hazkundea nola baloratzen dugu? Hurrengo 10-15 urteetako hazkundeak nolakoa izan behar du?
Horren ondoren, 18:30ean, saio irekia egin dugu, taldeka jarrita. Plano handi batean Astigarragako eremu eta leku ezberdinek sortzen dizkiguten emozio eta sentipenak plazaratu ditugu: zein eremuk sortzen digute beldurra edota haserrea, horiek konpontzeko zer egin, zein leku edo eremu atsegin dugu eta zergatik…
Bihar eta etzi, urriaren 28an eta 29an, kalean informazio-karpa bat jarriko da, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Urriaren 28an, ostegunean, Joseba Barandiaran Plazan, eta urriaren 29an, ostirala, Kontxa Etxebarria Plazan. Karpa hauetara Astigarragako bizilagun guztiak gerturatu daitezke, udalerriaren definizioan eta orain hasiko den bidearen diseinuan parte hartzeko.
Urriaren 27, 28 eta 29an jasotako ekarpenak diagnostikoari gehituko zaizkio. Diagnostikoa osatzen duten dokumentuak hemen dituzu eskura.
Diagnostikoaren fasea amaituta, alternatibak aztertu eta lantzeko unea izango da. Fase horretan herritarrek berriz aukera izango dute parte hartzeko.