Berriak
Irizpide eta xede hauekin guztiekin, idaztaldeak Plan Orokorraren dokumentua idazteari ekin dio, eta hauek guztiak gauzatzeko bideragarritasuna bermatzeko proposamena osatuko du.
2024·06·18
Astigarragako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusteko prozesuak aurrera darrai. Aurrerapena maiatzetik uztailera egon zen jendaurrean. Herritarrek, enpresek eta elkarteek egindako 39 ekarpenak aztertu ondoren, helburu eta irizpideak zehaztu dira eta oniritzia eman die 2024ko apirilaren 30eko Osoko Bilkurak.