Berriak
Atzealdea Plan Orokorraren Aurrerapena aurkezteko auzotarrekin egingo diren bilerak maiatzaren 2an hasiko dira
2023·04·28
Astigarragako Udalak jendaurrean jarri du erredakzio-taldeak osatutako Plan Orokorraren aurrerapena. Hirigintza-dokumentu hau Plan Orokorra berrikusteko lehen urratsa da, eta 10 urte barru Astigarraga nolakoa izango den adierazten duen lehen proposamena da.
Dokumentua uztailaren 14ra arte egongo da jendaurrean. Epe horretan, edozein pertsonak, elkartek, alderdi politikok edo enpresak aurkeztu ahal izango ditu iradokizunak edo aurrerapenaren alternatibak.
Udalak udalerriko auzoetan aurkeztuko du aurrerapena, herritarrek bertatik bertara jakin dezaten zein den idazketa-taldeak egindako proposamena.
Idazketa-taldearen proposamenarekin eta uztailaren 14ra arte jasoko diren iradokizun eta alternatibekin, Plan Orokorra idatziko da. Beraz, garrantzitsua da herritarrek bileretan parte hartzea, bai eta iradokizunak eta alternatibak aurkeztea ere.
Hauek dira auzoetako biletako hitzorduak:
- OIALUMEKO BIZILAGUNAK: Maiatzak 2, 18:30ean, Oialumeko auzo-biltokian.
- SANTIAGOMENDIKO BIZILAGUNAK: Maiatzak 4, 18:30ean, Udaletxean.
- PERURENAKO BIZILAGUNAK: Maiatzak 8, 18:30ean, Perurenako auzo-biltokian.
- ERDIGUNEKO BIZILAGUNAK: Maiatzak 9, 18:30ean, Udaletxean.
- ERGOBIAKO BIZILAGUNAK: Maiatzak 10, 18:30ean, Erribera kulturgunean.
Ikusi dokumentuak: 2023ko Plan Orokorra: Aurrerapena