Berriak

Atzealdea Diagnostikoa osatzen duten dokumentuak eskura

Idazketa taldeak landu duen diagnostikoa herritarren eskura jarri du Udalak

2021·10·05


Plan Orokorra berrikusteko lehen urratsa diagnostikoa egitea da. Horretan aritu da Udala 2021eko otsailaz geroztik.

Diagnostiko hori Udalak plana berrikusteko kontratatu duen aholkulari taldeak egin du. Hiru arlo nagusi ditu diagnostikoak:

  1. Arlo sozioekonomikoa, etxebizitza eta biztanleria
  2. Hirigintza eta legedia
  3. Ingurumen diagnostikoa

Urria amaieran aurkeztuko zaio diagnostikoa Aholku Batzordeari eta saio irekiak eta karpa informatiboak jarriko dira herritarren iritzi eta ekarpenekin diagnostikoa osatzeko.

Diagnostikoaren dokumentuak eskura dituzu hemen.