Berriak
Atzealdea Diagnostikoari ekarpenak egiteko bilerak eta informazio karpak
2021·10·06
Datorren urriaren 27an, herritarrak Astigarragako Hiri Antolamenduko Plan Orokor berriaren diagnostikoan parte hartzeko fasea hasiko da.
Plan Orokorra udalerrirako plangintza-tresna oso garrantzitsua da. Lurraldea modu integralean antolatzeko balio duen hirigintza-araudia da eta, horren bidez, lurzoruaren erabilera ezberdinak definitzen dira, baita hurrengo urteetarako udalerrirako ekipamendu-sistema ere. Aurtengo martxoaz geroztik, dokumentazioa aztertzeko eta materialak sortzeko lan teknikoak egin dira, hasierako egoeraren diagnostikoa egiteko.
Orain, herritarren txanda da, diagnostikoari ekarpenak egiteko.
Horretarako, Astigarragako herritar guztiei irekitako lan-tailerra egingo da urriaren 27an, 18:30etan Erribera Kulturgunean.
Hurrengo egunetan, urriaren 28an eta 29an, kalean informazio-karpa bat jarriko da, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Urriaren 28an, ostegunean, Joseba Barandiaran Plazan eta 29an, ostirala, Kontxa Etxebarria Plazan,
Karpa hauetara Astigarragako bizilagun guztiak gerturatu daitezke, udalerriaren definizioan eta orain hasiko den bidearen diseinuan parte hartzeko.
Diagnostikoa osatzen duten dokumentuak eskura dituzu esteka honetan.
Astigarragako udalak apustu sendoa egiten du herritarrak udal-prozesuetan parte hartu eta inplikatzearen alde, beren ikuspuntua kontutan hartuz. Plan Orokorra berrikusteko prozesua ez da salbuespena, izan ere, Astigarragaren etorkizuna definitzeko funtsezko prozesua da eta, beraz, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da haren garapenean.