Berriak

Atzealdea Osoko Bilkurak plan orokorra berrikustea eta herritarren partaidetza plana onartu ditu

Otsailaren 23ko bilkuran Udalak Plan Orokorra berrikusteko prozesuari hasiera eman dio.

2021·02·24


Otsailaren 23ko Osoko Bilkuran Astigarragako Udalak hasiera eman dio Plan Orokorra berrikusteko prozesuari.

Osoko Bilkurak erabaki du, batetik, Plan Orokorra berrikusteko espedientea hastea, bestetik, herritarrek parte hartzeko programa onartzea eta programa horren laburpena argitaratzea eta, azkenik, beste administrazioei (babes zibilean, ingurumenean, kultura-ondarean eta natura-ingurunean eskumena duten Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundiko sailei) eskatzea Udalerriaren antolamenduak errespetatu behar dituen arriskuei eta ingurumen-baldintzei, kultura ondarearen babesari eta natura-inguruneari buruzko informazioa.

Hurrengo urratsa, beraz, aipatutako administrazioei informazioa eskatzea eta, hori kontuan hartuta, diagnostikoa egitea da.