Web edukia bistaratu

Galdetegia, etorkizuneko Astigarraga marrazteko

Astigarragaren Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) berrikusten ari gara. Prozesu horretan erabaki garrantzitsuak hartuko ditugu Astigarragaren hurrengo 10-15 urteetarako. 2021eko azaroan zehar egin ziren saioetan diagnostikoa osatu genuen eta, orain, 2021eko abenduan etorkizuneko Astigarraga marrazten hasteko unea da.

Horretarako, udalak galdetegi bat prestatu du, herritarren iritzia jasotzeko. Galdetegian hainbat galdera dituzu: udal ekipamenduak, etxebizitza kopurua, eremu industriala, azpiegitura, errepide eta komunikazioak, berdeguneak eta eremu urbanizaezinak...

Galdetegia paperean edo online

Galdetegia etxebizitza guztien postontzietan banatu da abenduaren 3an. Bete eta honako leku hauetan jarri diren postontzietan utzi behar da: Udaletxean, kiroldegian, kultur etxe zaharrean eta Erriberan.

Galdetegia online ere bete daiteke, hemen sakatuta.

Galdetegiak betetzeko epea amaituko da abenduaren 19an.

Anima zaitez eta parte hartu Astigarragren etorkizuna marrazten!